Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Igandean, azaroaren 24an, Donostiako Zurich Maratoiko 42.go edizioa ospatu zen, klubeko kide askorentzako urteko “lasterketa”, edizio berezia zen gainera, lasterketak distantzia hori bait du.

Denboraleak behar zuen unean eman zigun etena. Korrikalariek hasiera hartu baino bost minutu lehenago utzi zion euri egiteari Donostian. Susana Cunha portugaldarrak (2h36:09) eman zuen eguneko ezustekoa emakumezkoen kategorian eta Collins Kipkorir keniarrak (2h11:57) nahiko erraz irabazi zuen azken kilometroetan eginiko ihesaldiaren ondoren.

Korrikalari ororentzat festa handi bat izan zen. 2.664 korrikalarik parte hartu zuten maratoian, 2.277 erdian eta 935 10 kilometroko lasterketan. Guztira ia 6.000 korrikalari izan zirelarik (hauei larunbateko Zurich Maratoi Txiki Festako ia mila parte hartzaileak batu beharko genizkiokeelarik).

Aurten gure kideen parte hartzea beste urtetakoa baino urriagoa izan da, neurri handi batean hauetariko asko Valentziako maratoira doazelako abenduaren 1en ospatuko den maratoian korrika egitera. Aldez aurretik, zorte on guztioi.

Lehenengo hitzordua goizeko 8,30ean izan zen, Karmeloko errotondan, klubeko argazkia ateratzeko helburuarekin. Gaurko kronika ezin dugu alde batera utzi orain gutxi zendu zen Fernando Calvo izendatu gabe eta hitzordura agertu ziren kideek eskaini zioten merezitako omenaldia ahaztu gabe, guztiz hunkigarria izan zen minutu bateko isilaldiarekin. Guztia horren bat-batekoa eta ezustekoa izan zen eta… Beste behin, familia guztiari eta bere lagunei gure doluminik bizienak adierazi nahi dizkiegu, baita klubean dituen guztiei ere. Goian bego.

Kirol-alorrean goraipatu beharreko bi izen ditugu: Idoia Esnaola. Maratoia 5 ordutan egin nahi zutenentzako erbi-lanetan irten zen, bere 100.go maratoia. Halako distantzia bat amaitzeak ematen duen lana eta Idoiak jada 100 ditu bere bizkar gainean… eta ziur gaude beste horrenbeste iritsiko direla. Eva Esnaola ahizpak eta Alazne Mujika, baita hainbat lagun ere, aldamenean izan zituen maratoi osoan zehar. Modu honetan, bere izaera jendeak miresten duela ikustarazi nahi izan zioten, beti jende guztia laguntzeko prest azaltzen bait da… Idoia ezagutzen dutenak badakite zein nolakoa den, pertsona umila izateaz gain, pertsona are eta handiagoa da. Zorionak Idoia!

Nabarmendu beharreko bigarren izena Eneritz Sein-ena da. Gipuzkoako txapelketako garailea izan zen 3h.35.42. Denborarekin. Izan duenak beregan jasotzen duela esan ohi da… eta Eneritz itzuli da… eta ez nola hala gainera. Hirugarren postuan, brontzezko dominarekin, Alazne Mujika geratu zen, Idoiaren festan parte hartzaile nagusienetakoa izan zelarik, bere ondoan 42 kilometrotan egonez. Zorionak Eneritz eta Alazne!!!

Beste behin, Luis Peraltak eginiko lana eskertu beharra dugu beste behin korrikalari ororentzat horren berezia izaten diren egun honetako irudiak betikotzeagatik. Eskerrik asko Luis!

Zorionak guztioi!!!