Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Donostiarrak taldean asteburu biribila izan genuen.

Lehendabizi, larunbatean, Santanderreko 100 km.ak izan ziren, non taldeak sortuberri diren figura guztiak bidali zituen eta klub honek etorkizuna eta kalitatea duela agerian utzi zuten. Hurrengo egunean, igandean, Igeldoko Igoera ospatu zuen, atletismo-egutegiko klasikoetariko bat. Klubeko eskarmentu gehien duten korrikalariek, ibilbidearen gogortasunaz gain, egun bikain batez gozatu ahal izan zuten.

Guztia Erdozia harakina anfitrioiari esker.

12 izan ginen jai horretan parte hartu zuten zorionekoak: 10 gizonezko eta 2 emakumezko (Marian, larunbatean Santanderren egon ondoren, ausarti igo zituen malda gogorrak, eta Antzuolako pottoka, asteburuetan esku artean zer dakarkien ez dakigu, baina kalitatea ez du galtzen eta lasterketa bikain bat burutu zuen).

Gizonezkoen alorrean, hoberena Mikel Artola izan zen, podiumetik gertu amaitu zuelarik, baina azkenean 7.go postuarekin konformatu behar izan zuen. Ea datorren urtean erosi zituen fraideen txankleta horiekin irteten den eta kalitatezko jauzi hori ematea lortzen duen.

Bigarren postuan Santi García izan genuen, klubeko beste hainbaten antzera, gehiegi lausengatu gabe, emaitza bikainak lortzen ari den makina bat. Hirugarrengoa José Luis, direktiba berriak egin duen klubean sartze hoberenetariko baten koinatua. Laugarren Putxeritos Irizar, egunotariko batean eztanda egin dezan pixkanaka pixkanaka prestatzen ari garen korrikalaria. Bosgarren Erdozia harakina, askorik entrenatu gabe sasoiko egon daitekeela azaltzen diguna. Seigarren Satxa abokatutxoa, lasterketa eta bazkari handia bizkarreratu zuena. Zazpigarren brother-a, bere egunik hoberenak ere noiz emango dituen zain gaituena. Zortzigarren tokian Juantxo sartu zen, lasterketa laburra egin zitzaiona. Amaitzerakoan zioenez “hiru kilometro gehiago eta guztiei pasatuko nizueke”. Bederatzigarren Luismi sartu zen, Indian zer pasa zaion ez dakiena, baina makinak aleka hartu du, eta ez dugu prest jartzea lortzen.

Eta azkenik presi ohia sartu zen, bere lanari kalifikatzaile bat ipini beharko bagenio, penagarria izango litzateke. Hori da hori gutxi eta gaizki korrika egitea.

Bazkide honek idatzitako “maratoi bat prestatzen nola gizendu” eta “hamabi astetan maratoiko zure marka nola okertu” liburuak ezagunak dira… irrikaz gaude trilogia handi hau noiz amaituko duen zain, amaitzeko arrazoi eta eskarmentu nahikoak baditu.

Bazen askoz hobeto ibili ginen toki bat, harakinaren jabetzan zain genuen bakanalean izan zen, non bapo egin genuen, egun bikain bati amaiera emateko.