Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Joan den abuztuaren 10ean, ostirala, gaueko 11etan, GAUA PIZTU – ENCIENDE LA NOCHE bezala ezagutzera ematen den Aste Nagusiaren hasiera suposatzen duen kirol-jaialdia ospatu zen berriro ere. Lasterketaren laugarren edizioa, 5 kilometrotako ibilbide batekin, hiriaren erdi erdian, argi, kolore eta musikaz betea. Baina lasterketa honetan guztia ez da festa eta korrikalari ugari aurkitzen ditugu lasterketa lehiatzera irteten direla. Oraingo honetan klubeko korrikalaririk azkarrenetarikoa den Iñaki Gerikak, bere kalitatea agerian utziz, ongi merezitako hirugarren postua lortu zuen.

Lasterketa honetan beste hainbat klubeko korrikalari ikusi ahal izan genituen: Idoia Esnaola, Iñaki Gerika, Marcos Bujanda (bere seme Oierrekin), Bea, Sergio Garzo…

Lasterketa honekin gustura gelditu ez zela zirudien, eta bere oporraldia aprobetxatuz, 2 egun beranduago 5 kilometrotako beste lasterketa batean parte hartu zuen, oraingo hau Betanzos herri politean. Irteera herriko plaza nagusian eman zen, altuera jakin batean aurkitzen dena. Gauzak hala lehenengo kilometroa maldan behera oso azkarra izan zen, kilometroa 3 minututan egin zutelarik. Ibilbidea laua bilakatu zenerako jada 5 korrikalari besterik ez ziren aurrealdean. Iñaki ezkutuan mantendu zen, pixkanaka pixkanaka jendea atzean nola geratzen hasi zen ikusiaz… eta hirugarren kilometroan aurrera jotzea erabaki zuen eta berehala lortu zuen metro gutxi batzuetako tartea irekitzea. Baina azken kilometro eta erdia, errusiar mendia zirudien eta nahiko gogorra egin arren, bigarrengoari aurrez ateratako aldea mantentzea lortu zuen eta helmugara estutasun handirik gabe iritsi zen, oraingo honetan, lasterketako garaile bezala. Bi egunetan arrakasta berri bat… eta ziur gaude ez dela azkenekoa izango.

Zorionak Iñaki Gerika Donostiarrak klub guztiaren partez!!!