Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Ingurumen-sentsibilizazioko Plus 55 tailerren hedatze-lanetan, beste erakundeen artean, Donostiarrak kluba dago, horregatik bidaltzen dizuegu azaroaren 14an, asteazkena, Zumaia-Debako Flysch-era katamaran batean eginiko txango ederretariko baten inguruko informazioa aurkituko duzuen linka. Gogora dezagun 2018ko urria eta 2019ko maiatzaren artean emango diren tailer hauen helburu nagusietariko bat, bertoko ingurumen-arazo nagusiak ezagutzera eman eta honek klima-aldaketan duen eragina jakin araztea dela.

Hemendik behealdean aurkituko duzuen linkean sartzera animatzen zaituztegu, modu honetan tailer eta txango hauei buruzko informazio gehiago jasoko duzue, Carlos Pérez Olozaga gure kidearen eskutik.