Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Hemen ditugu jada helmugara iritsi ziren 1265 korrikalariei orain bi aste bidali genien inkestaren erantzunak.

Gure esker ona erantzun duzuen 364 korrikalariei (%29). Mila esker zuen denboraren zati bat eskeintzeagatik.

Izan ziur zuen iritziak kontutan hartuko ditugula, lasterketa hobe bat lortzeko bidean.

 

Horren adierazgarri, hemen dituzue inkestak eman dituen emaitzak, eta datorren urteari begira martxan jarriko ditugun hobekuntzak.

 

EMAITZAK

Erantzuteko galdera kopurua: 8

Lasterketaren balorazio orokorra (8. galdera) 4,8 izan da (5 maximoa izanik).

Gainontzeko erantzunak 3,8 tik 4,7 ra doaz.

 

 

2015KO EDIZIORAKO AURREIKUSITAKO HOBEKUNTZAK

Jaso ditugun 364 erantzunetatik 89-k ez zuten inungo hobekuntzarik proposatzen. Jasotako iradokizun guztietatik funtsezko lau gai identifikatu ditugu.

Guztiak hobetzen saiatuko gera, baina hori bai, horiek lantzen hasten garen momentuan, orain aurreikusten ez ditugun beste zenbait arazorekin topo egin genezake.Hala ere garbi izan gure esku dagoen guztia egingo dugula.

1-     Lasterkariaren poltsa.-Atal honen puntuazio media baxuena 3,7-koa izan da. Iazko edizioan lasterkari batek baino gehiagok komentatu zuen nekatuta zegoela betiko kamiseta jasotzeaz, eta hori dela eta aurten buff-a eta motxila egitea erabaki dugu. Nahiz eta askori oparia gustatu, lortutako nota baxuak adierazten digun bezala, hurrengorako gai honi berriz ere buelta bat eman behar diogu. Hurrengo urterako estudiatuko dugu, eta gehiengoak pozik utziko dituen irtenbide bat aurkitzen saiatuko gera.

2-     Izen emateak egiteko plataformaren aldaketa.- Erantzun ugarietan izan da komentarioren bat puntu honi buruz, hori dela eta hurrengo urterako kontuan hartuko ditugun iritziak dira. Dena dela, datuen sarrera laburtuko dizuegu.

3-     Ordaintzeko sistema.- Plataforma berriarekin batera izen emateko sisteman, komertzio elektronikoaren ordainketa seguruaren protokoloa eskatzen zen. Dirudienez erabiltzaile kopuru haundi batek ez du sistema hau erabiltzen, hori dela eta ezin izan dute lasterketan izena eman. Eragin dieten guzti horiei barkamenak eskatzen dizkizuegu.Hau jada konponduta dago eta hurrengo edizioan ez da arazoa izango, ordainketa betikoa izango delarik.

4-     Dortsalean txip integratua.- Sistema berri honek lasterketako organizazioa asko hobetzen du, eta abiadura haundian indarra hartzen ari den sistema dela ikusten degu, Gipuzkoatik kanpo gutxienez. Tamalez, oraingoz behintzat ez da bateragarria berriz ere erabiltzekoa den txip horiarekin, baina adi egongo gera, kontziente bait gera, txip horia dortsalean jarritako eta behin erabiltzeko den batekin bateragarri egitea izango litzatekeela ideala, gainera, geroz eta txikiagoak diren modeloak iritsiko dira, ia ikusiko ez ditugunak.