Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Orain arteko aurreko 25 edizioetan AzkoitiAzpeitiak ez zuen inoiz halakorik bizi izan. Diego Garcíaren estatua Loiolako Santutegitik oso metro gutxitara maratoi erdian parte hartzen zuten mila korrikalarien zain zegoen bitartean, buruan zinta eta soinean kamiseta eta guzti, sute batengatik -bai, ongi irakurri duzue- 21,097 kilometrotako lasterketak ordubeteko atzerapena jasan zuen. Bertan behera geratzetik gertu eta guzti egon zen...

Batzuei atzerapenarekin plan guztiak pikutara joan zitzaizkien, aurretik eginiko beroketa ezerezean geratu zelako, modu milimetrikoan neurtutako eguneko bazkaria jada auskalo non zegoelako… beste batzuei aldiz atzerapena ongi etorri zitzaien, eguzkitan egiten zuen beroa 16,30ean askoz ere nabarmenagoa zelako, ordubete beranduago baino…

Irabazleak Teshager Yegzaw etiopiarra eta Irene Kimais kenyarra izan ziren, 1h00:31 eta 1h10:33 denborekin, hurrenez hurren, benetako mailako denborak eginikoak aurtengo garaileek.

Irteera puntura gerturaturiko ia 1.000 korrikalarien artean, goraipatzekoak ere Azkoitiara Donostiarrak klubeko kamisetarekin gerturatu ziren korrikalariak (14 guztira). Klubeko titanikoak (Gerika, Iker Martínez, Aitor Varona, José Javier de la Cruz, Borja Aguinagalde…) aurreko postuetan ibili ziren, hauentzako beroa ez bait zen inongo aitzakiarik izan, azken finean, ona dena ona bait da. Jarraian “jubenilen” bat iritsi zen, egun bigarren gaztaroa bizitzen ari dena, urteetan aurrera egin ahala, ardoaren antzera, hobera bait doa (Manolo Loro), geldiezin dabil… horrela segi. Iñaki Lasa kilometroen aldetik “fresko” iritsi zen eta erloju bat bezala, bi segundorengatik, buruan duen “major” maratoi baterako marka lortu zuen. Sailkapeneko postuetan behera eginaz, jarraian parte hartu zuten bi neskak ditugu, Oihana Oleaga eta Alicia Vetas, hauek ere klubean daramaten denbora gutxian, nola egin duten hobera eta hobera… Non ote dute euren sabaia? Ondoren Mikel Uralde iritsi zen, Koteliren hitzak erabiliz, hau bai dela “pakete” bat. Jarraian Patxi Galdós jauna… Manolo bere bigarren gaztaroan baldin badago, hau bere hirugarrengoan dago… helmugan zoriontsu zegoen benetan… hau ere nola dabilen!!! Ondoren Juanjo Gibaja eta Fernando Santos, ez nuen beraiekin egoteko aukerarik izan, baina gustura amaitu zutela entzun dut (lasterketaren amaiera aldera zertxobait sufritu arren). Eta amaitzeko Iker López, lasterketa uztera beharturik ikusi zen sentsazio txarren ondorioz, baina bere barnean duen kalitateari esker, ziur gara oso denbora gutxian egingo duen beste lasterketaren batean marka bikain bat egingo duela.

GURE KORRIKALARIEN SAILKAPENA

Iñaki Gerika… 1h20m01s

Iker Martínez… 1h20m10s

Aitor Varona… 1h20m32s

José Javier de la Cruz… 1h21m03s

Borja Aguinagalde… 1h23m41s

Manolo Loro… 1h26m48s

Iñaki Lasa… 1h27m58s

Oihana Oleaga… 1h34m32s

Alicia Vetas… 1h37m02s

Mikel Uralde… 1h37m24s

Patxi Galdós… 1h39m10s

Juanjo Gibaja… 1h50m05s

Fernando Santos… 1h53m55s

Iker López… ez zuen amaitu

Zorionak parte hartzaile guztiei Donostiarrak familiako kide guztion partez!