Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Apirilaren 12an, ostirala, arratsaldeko 18,46an, Trikurekin batera, klubak KORRIKA 2019rekin KLIKA egin zuen, zehazki edizio honetako 2.074. kilometroan.

Aurten lekukoa ematen protagonista Eneritz Sein genuen, bere familiakoez inguraturik, eta klubeko zenbait korrikalarirekin batera, inoiz ahaztuko ez duen esperientzia bikaina bizi ahal izan zuen… are eta gehiago... urte betetzen zituen eguna zela jakinik, jejeje. Zorionak Eneritz!

Euskararen jai honekin horrenbeste jendek bat egin eta parte hartzen duen egun politeko irudiak eransten dizkizuegu. Ah, baita Eneritzek lekukoa hartzen duen uneko irudiak ere…

Donostiarrak Kirol Klubak KORRIKArekin KLIKA!!!