Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Orain egun batzuk donostiar maratoiari buruz argitaraturiko idatzian, Gure Hitzordua izaten jarraitzen duen Donostiako maratoi hori, gure kideei buruzko sailkapenak argitaratzeke geratu ziren. 3 distantziatako denborak partekatzen ditugu. Maratoiaren Webgunetik zuzenean aterata daude; bilaketa ez da erraza eta litekeena da kideren bat bidean utzi izana edo inoren denbora gaizki sartu izana. Dena den, denborak garbiak dira. Akatsen batengatik edo inor ahaztu izanagatik erreklamazioak onartzen ditugu, mezu honetara bertan idatziz.

Lasterketaren Antolaketak ibilbide honen hobekuntzaren alde erabakiak har ditzan espero dugu, egunen batean, nazio mailako lasterketarik garrantzitsuenetariko bat izan zena berreskuratzeko helburuarekin.

Zorionak irteera-gunean ipini zineten guztioi, iritsi zinetenoi eta, sufrituz izan bazen ere, helmugara iritsi zineten guztioi.

Larunbatean elkar ikusiko dugulakoan gaude, gure urteroko hitzorduan.