Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Irailaren 23an, igandea, hemendik kilometro dezentetara, Donostiarrak klubeko kide berri bat izan genuen maratoi batean. Miguel Ángel Goya del Amo Moskuraino joan zitzaigun hango maratoia korritzeko asmoz.

Moskuko Maratoi Absolutuaren ibilbideak Errusiako hiriburutik ibilbide ikusgarri bat eskaintzen digu. Mosku hiritik igarotzen den Moscova ibaiaren lubetatik, Garden Ring-eraino, Krymsky zubia zeharkatuz, Boulevard Ring-a zehar eta Tverskaya kalean, Teatralny Passage-tik pasatuz eta Kremlin-eko pareten azpitik igaroz, Luzhiniki Gune Olinpikoan helmugako lerroa gurutzatu aurretik.

Miguel Ángel Goya del Amok 4 ordu 12 minutu eta 13 segundotako denbora behar izan zuen helmuga gurutzatzeko. 4.979. postuan amaitu zuen helmuga zeharkatu zuten 9.000 korrikalarietatik. Maratoi berri bat jada bizkarrean hamaika maratoi dituen gure lagunarentzako. Berak adierazi zigunez “hiri ikusgarri bat eta lasterketa bikaina, antolakuntza ederrarekin. Eguraldiarekin zorte handia izan dugu: ostegun, ostiral eta larunbatean 23-25 gradu bitarte izan genituen, eguzkiarekin. Gaur (lasterketa egunean) 13-15 gradu izan ditugu, lainoturik eta maratoiaren lehen erdia zirimiriarekin egin dugu. Gehiago ez dugu eskatzerik. Helburua beteta”.

 

Zorionak Miguel Ángel Donostiarrak klub osoaren partez!!!