Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Guztia Lisboara eginiko bidaiarekin eta portugaldar hiriburuko Ironman Erdiaz gozatzeko helburuarekin hasi zen. Nerea Hermo eta Cristóbal Bernabék proba honetan maiatzaren 18an parte hartu zuten. Proba elkarrekin egin ahal izan zuten (oso gustura, gainera), hasieratik guztia ematen eta borrokatuz (beti egin ohi duten bezala). Donostiarrak klubean esan ohi den bezala, gutxiagotik gehiagora joan ziren… eta ezustekoa Nerea Hermok bere kategoriako lehenengoa egin zuela esan ziotenean jaso zuten, zuzenean Eslovakian ospatuko zen munduko txapelketako Distantzia Erdira sailkatuz, soilik handik 15 egunetara ospatzen zelarik.

Hasieran zalantza zuten… joan edo ez joan… nahiz eta ziurrenik erabakia lehenengo unetik jada hartua zuten… jejeje… Halako aukerak ez dira egunero ematen eta azkenean hara joatea erabaki zuten, ia ia Lisboatik zekarten maleta desegin gabe, jada Eslovakian aurkitzen ziren.

Hitzordua ekainaren 2an zen, ongi adierazi dugun bezala, Eslovakian. Nerea Hermok Championship-ean eta Cristóbal Bernabék Open-ean parte hartu zuten. Datu bakar bat emango dizuegu: garailearentzako saria 30.000 eurotakoa zen!!! Beraz, irteera puntuan zegoen mailaren berririk ez dizuegu eman behar… eta gainera Donostiarrak klubeko ordezkaritzarekin!!!

Jendeak beraien buruari galdetuko diotenez “Eta? Istorioak zein nolako amaiera izan zuen?” Ba hirugarren postu batekin, baina oraingo honetan Cristóbalek Open-ean lorturikoa, 2020 urteko munduko txapelketako zuzeneko txartela lortuz… beraz, honek ez du etenik, NON STOP!!!!

Zorionak Nerea eta Cristóbal Donostiarrak familiako kide guztion partez!