Igandean, irailaren 15ean, Plazaolako Natur Bidea Maratoiaren edizio berri bat ospatzen zen, irteera Lekunberri nafar herrian zuelarik eta helmuga, berriz, Andoainen. Klubeko hiru korrikalarientzat egun berezi bat izan zen: Nerea Caridad, lehenengoz maratoian parte hartu zuen, baita amaitu ere; Eva Esnaolak podio berri bat egin zuen, hirugarren postuan amaituz (eta ez da lasterketa honetako lehenengoa izan) eta Idoia Esnaola, bere 100.go maratoiaren atarian dagoelako (ikaragarria).
Nerea Caridad-en bizipenak zuekin partekatzen dugu:
“Gaur maratoi batean estreinatzen nintzen, distantzia ezezagun bat niretzako, baina oso errespetatua.
Entrenamendu ugarien ondoren, gogorrak bezain luzeak, azkenean eguna iritsi zen.
Guztia goizeko 9,00etan hasi zen, burua erabiliz korrika egiten hasi ginelarik.
Guztia entrenamenduetan aurreikusi bezala zihoan, 29.go kilometroa iritsi zen arte, nire gorputzak gehiago ezin zuenaren lehenengo zantzuak agertu ziren, baina nik iritsi eta amaitu nahi nuen. Beraz, erritmoa baretu eta mantsoago joan nintzen. Hala ere, sentsazioak ez ziren onak, baina kilometroak igaroz joan ziren eta hortxe jarraitzen nuen, oso mantso, baina aurrera… helmugara iritsi nintzen arte. Orduan ohartu nintzen lortu nuela, ahalegin guztiak merezi izan zuela.
Nire begiak malkoz bete ziren guztia amaitu nuela ikusterakoan, gai izan nintzela ohartu ondoren.
Luxuzko bi amabitxi izan ditut, Esnaola ahizpak, Eva eta Idoia. Azken honek animatu ninduen bere egunean nire lehenengo maratoia Plazaolakoa izan behar zuela esanez.
Eskerrik asko Donostiarrak klubari beti hor egoteagatik, ibilbidean animatu eta laguntzeagatik”.
Helmugan denborak hauek izan ziren:
Eva 03h 16m
Nerea 04h 21m
Idoia 04h 55m
Ezin dugu ahaztu lasterketa honek ere beste distantzia bat zuela ere, laburragoa honakoa, zehazki 26 kilometrotakoa, irteera Leitzan zuelarik eta helmuga Andoainen ere. Hemen ere izan genuen klubeko korrikalarien partaidetza. Oraingoan hiru gizonezko izan ziren: Juan Carlos Arregui, Juanjo Gibaja y Mariano Carvajal.
Zorionak guztioi Donostiarrak familiako kide guztion partez!