Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Joan den igandean, martxoaren 24an, IX. Donostia Hondarribia – Talaia Bidea lasterketa ospatu zen, mendiko lasterketen egutegian erreferentziazko lasterketa batean bilakatu nahi duena, bere leloari ohore eginaz -itsasoaren gainetik korrika-, itsasoaren gainetik hegan egiteaz gain… gurutzatu ere egiten bait du. Neurri handi batean TALAIA BIDEA jarraitzen du, Gipuzkoako Foru Aldundiarengatik egokituriko ibilbidea, babesturiko bi naturaguneetatik barrena joaten dena, Ulia eta Jaizkibeleko mendiak. Laburtuz, parekorik gabeko lasterketa bat, paisai arloari dagokionean, 31 kilometrotako distantzia batekin eta 1.300 metrotako maldarekin.

Irteera gunean, 500 parte hartzaileen artean, klubeko bi korrikalari genituen: Tanit Pérez de Lezeta eta Sergio Garzo. Meteorologiari zegokionean eguna polita zegoen, gutxienez korrikalariak ikustera eta animatzera joateko… korrika egiteko, agian, bero egiten bait zuen.

Bion emaitzak oso ezberdinak izan ziren… eta Tanitekin hasiko naiz, beste behin, eta jada urte honetan zehar badira batzuk, podiora igotzen amaitu zuen. Irabazlea Oihana Kortazar izan zen… zer esango dugu korrikalari honen inguruan, mendiko korrikalaririk hoberena denean… argitasunez irabazi zuen, bigarrengoari, Maialen Gurrutxagari 21 minutuko aldea atera ondoren eta 3 gehiago Taniti. Lasterketa guztia ohorezko postuetan joan ostean, baina podiotik kanpo, ezaugarritzen duen maila hori ateraz, azken kilometroetan gutxiagotik gehiagora eginez, postuak aurreratuz joan zen eta Ainhoa Jauregi azken jaitsieran aurreratu ondoren, hirugarren amaitzea lortu zuen. 3 ordu, 2 minutu eta 26 minutu. Helmugan bere aurpegiak dena esaten zuen… alaitasun handia… eta… zein nolako urtea daraman!!!

Zorionak Tanit Donostiarrak familiako kide guztion partez!

Sergio Garzori dagokionean, oraingoan zortea ez zen bere aldeko egon. 15. kilometroan, lasterketako punturik gorenera iritsi ondoren eta Biosnarrera eramaten gaituen jaitsiera hartu ondoren, orkatila bihurritu zuen eta lasterketa uztera beharturik ikusi zen, bihurduran entzundako krakadarengatik kezkaturik. Urgentziatan egin beharreko probak egin ostean, hasierako beldurra bihurdura indartsu batean geratu zen, zenbait egunetan atseden hartzera behartuko duena.

Ea azkar batean berriro ere zapatilak jantzita gure artean zaitugun Sergio. Animo handi bat Donostiarrak familiako kide guztion partez!