Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Joan den igandean, abenduaren 19an, Gasteizko maratoi erdiaren 43. edizioa ospatu zen, distantziaren dekanoa Euskadin. Pandemiaren ondorioengatik markatutako urte baten ondorioz, klubak lasterketa hau urteko irteera gisa proposatzeko unea eta eguna zela erabaki zuen.

Klubeko 30 korrikalarik baino gutxiagok eman zuten izena. Gehienak klubak kontrataturiko David autobusean joan ziren (aldez aurretik konpainia honen zerbitzua eskertu behar dugu). Gutxi batzuk, aldiz, beren ibilgailuetan joan ziren.

David Autobus zerbitzua goizeko 7,40ean Antiguoko Aularioan hasi zen gure korrikalarien bilketarekin, eta hirigunetik igaro ondoren, 08,00etan amaitu zen Karmeloko biribilgunean. Arabako hiribururako bidaiak ordu eta erdi inguru iraun zuen.

Lehenengo eginbeharra dortsalak jasotzea izan zen, gero Mendizorrotzako instalazioetara joan eta, aldatu ondoren, gauzak leihatiletan utzi ahal izateko (antolakuntza guztia bikainekoa izan zen).

Irteera goizeko 10,30ean zen, Lasarteko Atean (Mendizabalako aparkalekuaren parean). 2.600 atleta inguru bildu ziren Covid protokolo zehatz baten pean egin zen proban, eta maskara une oro eraman behar izan zuten, proban zehar izan ezik. Tenperatura hotza zen, 2 gradu ingurukoa, baina ezin hobea kirola egiteko.

Irteera puntualtasun osoz eman zen. Klubeko korrikalariak irteerako toki ezberdinetan jartzen joan ziren, lasterketan helburu zuten denboratan oinarrituta. Ibilbidearen 21 kilometroak Gasteiz hiribidetik, erdiguneko kaleetatik eta Gaztelako Atea bezalako puntu batetik igaro ziren. Bertan bildutako ikusleek atletak sei aldiz ikusi ahal izan zituzten. Desnibel positibo gutxiko ibilbidea da (18. kilometroaren igoeratxoa kenduta, lasterketa azkarra da), edizio honetan oso denbora onak egin zirelarik.

Lasterketa garaian gauza asko nabarmendu ziren. Lehenik eta behin, klubeko gure neskek taldekako sailkapenean lortutako hirugarren postua. Alicia Vetas, Alazne Mujika eta Nerea Hermoren helmugako denboren batuketak hirugarren postu bikain horretan bukatzea eragin zuen. Zorionak hirukote. Nabarmendu Alicia Vetasek lehenengo aldiz maratoi erdi batean ordu eta erdiko langa gainditzea lortu zuela, 1h29m30s denborarekin, hain zuzen ere. Zorionak Alicia. Iñaki Gerika, Iker Martinez, Jose de la Cruz (MMP, 1h18m55s denborarekin) eta zergatik ez esan, klubeko kide guztien denborak nabarmendu behar dira, guztiek lortu baitzuten helmuga zeharkatzea eta hori harro egoteko modukoa bait da. Zorionak guztioi!

Baina gure klubean guztia ez da korrika egitea izaten... Dutxa bero baten ondoren, taldea Salburuako Mirador jatetxera joan zen bigarren hitzorduaz gozatzera, bazkari bikainaz. Taldekideen giroa bikaina izan zen, barre asko, txutxu-mutxu asko... Azken finean, egun borobil baterako ginga hobeezina.

Eguneko une asko partekatzen ditugu behealdean ipintzin dugun linkaren bidez, Unaxek, 14 urterekin argazkilari lanak egin bait zituen eguneko une ezberdinak betikotuz. Bide batez, egutegiko lasterketa garrantzitsu baten aurrean Donostiarrak taldeko korrikalarien egunerokotasuna nolakoa den ezagutzeko aukera izan zuen. Eskerrik asko Unax.

Arratsaldeko 17.00ak aldera erretiratzeko ordua iritsi zen. Autobusera itzuli eta Donostiarantz. Egun polita, giro polita, urte triste bati amaiera polita…