Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

 

 

 

Igandea, abuztuaren 4a, egutegian gorriz markaturik zuten klubeko hiru ordezkariek: Iciar Mugica eta Esnaola ahizpak, Eva eta Idoia. XXXV Granada-Veleta Tontorra Nazioarteko Igoera ospatzen zen. Sierra Nevadan udarako klasiko bat dugu, urterik urte nazioarteko iraupen luzeko lasterkaririk hoberenak biltzen dituena, bere ibilbide eta maldengatik ikaragarrizko lasterketa bat egiteko erronkari aurre egin nahi diotenak (Granada hiritik -640 metro- Veletaraino -3.396 metro- 50 kilometrotako lasterketa bat).

Iciar Mugicak pasa digun kronikaren eskutik, beraien bizipenak zuekin partekatuko ditugu:

Maiatzean, nire 50. urteurrenean, nire eguna Granadan, Veleta mendira igoz, ospatu behar nuela esanez konbentzitu ninduten, naiz eta egia den ez zutela gehiegirik saiatu behar izan. Ordura arte eginiko nire ibilbiderik luzeena maratoia zen. Igoerak 50 kilometro zituen, eta ultra baten erronka onartzea suposatzen zuen, ezin da inoiz “ur horretatik ez dut edango” esaterik. Xelebreki, beldurrik ez nuela esan behar dut, bai ordea errespetu eta ilusio handia, ibilbidea izugarria bait zen. Ustekabez beteriko eta kilometro gutxiz zein altueran eginiko entrenaturik gabeko prestaketa baten ondoren, goizeko 7,00etan Eva, Idoia eta hirurak Salón-eko pasealekuan egin genuen topo motxilak uzterako garaian. Evak lasterketa guztia korrika egin zuen, balentria ikaragarria delarik, azken kilometroak oso gogorrak egiten bait dira altuerarengatik, baita jada hanketan daramatzazun kilometroengatik ere. Podiumetik oso gertu geratu zen, zenbait geldialdi “teknikoek” hemendik kanpo utzi zuten. Neska hau naturaren mirari bat da. Nik azken kilometroak arrastaka egin nituen, baina iritsiko nintzenaren ziurtasunarekin. Idoiak, aldiz, entrenamendu bikain batzuen ostean, berarekin ezerk ezin duela erakutsi zigun. Lasterketa izugarria da, zirraragarria, oso gogorra, beraz helmugara iristeko norberak bere burua bere berezko ahalmenaren arabera kudeatu behar du. Azken kilometroetako haize bortitzak lasterketa zaildu zuen, lagunek ezin izan zutelarik helmugaraino igo, lasterkariak jaisteko zailtasunez gain. Tontorrean Eva eta Idoiarekin ospatu ezin izanak huts egin zuen, pentsa dezakezuen bezala, bera izan bait zen guzti honen endredatzailea. Eskerrik asko Idoia!!!

Hiruren denborak helmugan ondorengoak izan ziren:

Eva 05h 30m 28seg

Iciar 06h 36m 32seg

Idoia 08h 15m 48seg

Zorionak hirurei Donostiarrak familiako kide guztion partez!