Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Gure lagunek apirilaren 22an Londreseko maratoiean parte hartu zuten bezala, Donostiarrak kirol-klubeko beste 4 kide VIENNA CITY MARATHONeko 35 edizioaren irteera puntutik irten ziren egun berean. Egun berdina eta baldintza berdinak, data horietan ez ohikoa zen beroarengatik sufritzea tokatu bait zitzaien. Ez zen inongo markarengatik borrokatzeko korrika egiteko baldintzarik ematen.  Irteera Reichbrücke zubian kokaturik zegoen eta maratoia, maratoi erdia edota erreleboetan korrikarako prest zeuden korrikalari ugarietaz gainezka zegoen. Musika klasikoarekin giroturik, Mozarten hiriaren ezaugarri, 20.000 parte hartzaile baino gehiago bildu zituen. Lasterketa Danubio ibaia gurutzatuz hasi zen 9,00etan, 20 graduren pean. Ibilbideak, laua orokorrean, hiriaren kale politak zeharkatzen ditu, historia asko biltzen duten eraikin eta monumentu inperialen artean. 30.go Kilometrotik aurrera lasterketa gogortu egin zen, tarte batetan Prater-eko parke handia zeharkatuz, non Kilometroak mantxoago pasatzen zirela zirudien. Helmuga, udaletxeko eraikin izugarriaren aurrean, ikusgarria izan zen, nahiz eta termometroak itzalean 25 gradu baino gehiago markatzen zituen.  Esperientzia bikaina Europako tradizio handieneko beste maratoi batetan eta lasterketa ondorengo egunetan hango garagardo ona dastatzeko txango polita.   Donostiarrak-eko kideen denborak:    Iker López  3:22:19 (522.goa sailkapen orokorrean);    Zigor Maritxalar 3:22:34 (528.goa sailkapen orokorrean);    Javi Jiménez 3:32:11 (817.goa sailkapen orokorrean);    Borja Aguinagalde 1:36:26 (maratoi erdian 560.goa sailkapen orokorrean).