Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Gure kide eta laguna den Juan Soroetak Donostiarrak klubarekin bere zaletasunik nagusiena partekatu nahi du, kirol-zaletasunaz gain, musikarena. Oraingo honetan bere Club 44 kultura-elkartea aurkezten digu. Zuek guztiokin partekatu nahi dugun mezu hau pasatzen dizuegu.

 

““Ongi dakizun bezala, maratoiez gain, nire harrikada pertsonalen artean musika eta Mendebaldeko Saharako gatazka nabarmentzen dira. Orain 5 urte lagun talde batek irabazi asmorik gabeko kultura-elkarte bat sortu genuen, Club44, 70ko hamarkadako Herri Irratiko irratsaio mitiko baten izena, Gregorio Gálvez-ek zuzentzen zuena, jendearen aurrean Lou Reed bezala ezagutzera eman gintuena. Ziur gara bazkideetariko askok, gutxienez ni bezain erdi-gazteak direnak, gogoratzen direla.

 

Bazkide bakoitzak hilabetero egiten duen 15 eurotako ekarpen batekin, maiztasun horrekin bertan musikariekin kontzertu akustiko bat antolatzen dugu, bereziki amerikar eta ingelesak, baita beste hainbat jatorrietakoak ere. Jada 50 kontzertu baino gehiago antolatu ditugu. Klub hau interesa duten haientzako irekia dago. Hau “Donostiarrak”eko inork interesa izango balu diot. Altxerrik egin ohi dugu ostiral edo larunbatetan, 20,00etatik 22,30era.

 

Orain bi urte gure kontzertuetara etortzen diren musikariei, musikari ezagunei, Mendebaldeko Saharari buruzko kanta bat egin zezaten eskatzea bururatu zitzaidan. Hauetariko askoren jatorria Estatu Batuak, Kanada eta Erresuma Batua denez, hauetariko askok izen hori zuen lurralde bat zegoela ez zuten ezagutzen, nahiz eta hauetariko askok munduko beste lekuetan errefuxiatuen defentsan mota honetako proiektuetan parte hartu duten.

 

Erantzuna bikaina izan da. Egoera zein nolakoa zen azaltzen zuen dokumental pare bat bidali nien eta hauetariko askok estudioan sartu ziren, euren bandekin, modu honetan gure proiekturako kanta bat musu-truk grabatuz. Emaitza bezala 21 kantaz osaturiko CD bikoitz bat lortu da, country-rock-folk-blues musikekin, musikariek gatazka hedatzeko doan eskaini digutena.

 

CD bikoitza modu hobeezinean editaturik dago, eta 15 eurotako prezio urrian saltzen dugu. Barruan espainiar, frantziar, ingeles eta euskal gatazkak azaltzen dituen libreto bat aurki dezakegu, baita kantuen letrak ere.

 

Inork hau erosteko nahia izango balu, bidal iezadazue nire emailera mezu bat: juanfrancisco.soroeta@ehu.es eta elkar geratuko gara Cda eman ahal izateko.

 

Egia da helburu solidario bat duela, gatazka hobekiago ezagutu dadin. Baina kilate ugarietako musika dela ziurta dezaket. Europa guztiko 50 irrati baino gehiagotan ematen ari bait dira eta jada hilabete honetan Rockdelux bezalakoen kritika bikainak jaso ditu.

 

Apirilean, Donostiako giza eskubideen zinemaldiarekin bat eginez, Antzoki Nagusian edo Victoria Eugenian diskoan parte hartzen duten musikariekin kontzertu bat egingo dugu, antolatzera animatu bait naute.””