Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Madrildar metroaren barruan burututako neurketen ondoren (orain gutxi hementxe bertan argitaratu genuen informazioa), PM2.5 partikulen kutsadura maila oso altuekin), klubeko kidea den Carlos Pérez Olozagak interesgarritzat jo zuen Donostialdeko metroko erabiltzaileek hemen arnasten dugun airearen kalitatea zein nolakoa den ezagutzea.

Egin beharreko neurketak egin ostean, bi hiri inguruko barrualdeko ikerketa konparatiboa eransten dugu, Euskotren-en aldeko emaitza oso pozgarriekin, modu harrigarrian, bagoien barruan, kalekoa baino aire kalitate handiagoa aurki bait dezakegu.

Beheko loturan ikerketa hau irakurri ahal izango duzue.