Running herrikoia.
Eta triatloia, mendia, igeriketa, ...

Joan den larunbatean, maiatzaren 19an, Goizuetan V. mendi lasterketa ospatu zen. Beste behin, jende ugari bildu zen korrika egitera eta, nola ez, korrikalariak animatzera. Giro ere aparta izan zen mendietan barrena lasterketan aritzeko.

Gogoratu bi ibilbide zeudela aukeran: luzea, 25 kilometroko ibilbidekoa eta 1.600 metrotik gorako igoerarekin, eta laburra, 10 kilometrotakoa eta 600 metrotik gorako igoerarekin. Guztira 223 korrikalarik osatu zuten lasterketa, 107 kirolariek luzea eta gainerakoek laburra. Luzeena egiten bizkorrenak Joseba Larralde beratarra eta Vanessa Pelaez andoaindarra izan ziren eta laburrena egiten Soraluzeko Ander de Luis eta Oiartzungo Onintza Mitxelena.

Donostiarrak kirol-klubak Taniten bitartez ordezkaritza bikaina izan zuen. Beste behin lan bikaina buru zuen Tanitek, sailkapen orokorrean 40.go postuan amaituz eta emakumezkoen kategoria absolutuan 5.go postuan. Goraipatzekoa Oihana Kortazarren atzetik amaitu izana eta Nerea Amilibia bezalako korrikalari bikainaren aurretik amaitu zuela. Hortxe dabil beraz, “handien” artean borrokan.

Zorionak Tanit!!!